#0km

Arabako Errioxako produktuak eta artisau-pasta, asteon, Durangoko merkatuko jardunaldietan

E.H. 2026ko maiatzaren 20a

Dastaketa saio bat Durangoko merkatuan. DURANGALDEA ELIKADURA

Eguenean, ardo eta olio dastaketak egongo dira; zapatuan, pasta freskoa kozinatzeko saioa. Maiatzeko azken jardunaldia garagardo dastaketa izango da. Hilaren 28an egingo dute. 

Durangoko merkatuak bi hitzordu nagusi bi izango ditu asteon: maiatzaren 21ean, Arabako Errioxako ardo eta olio dastaketa egingo da Eusko Jaurlaritzaren Basque Wine markaren eskutik. Maiatzaren 23an, 10:00etatik 12:00etara, Txaramela proiektuko kideek pasta freskoaren show cookinga eskainiko dute. Maiatzeko egitaraua hilaren 28an amaituko da, Garaiko garagardogileen (Garai Agro Brewery) dastaketagaz.

Durangoko Udalak esan du merkatua hurbileko elikaduraren eta kultura gastronomikoaren inguruan elkartzeko gune bihurtu gura duela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!