Plataformako kideen iritziz, administrazioak "53 urte" daramatza bidesariak "era injustuan inposatzen", eta joera horrek "Durangaldea eta Lea-Artibai eskualdea diskriminatzen ditu bereziki" . Hori dela eta, herritarrak deitu dituzte "mugikortasun seguru, efiziente eta ekologikoagorako eskubidea" aldarrikatzera, eta "gainkosturik" pagatu behar ez izatera: Bidesariaren kontrako plataformek alderdi politiko guztiak presionatu gura dituztela esan dute.
AP-8 Peajerik ez! plataformak Landako Gunearen kanpoaldean egingo du protesta, 11:00etan, hain zuzen ere, EAJren ekitaldia baino ordu erdi lehenago.