2025eko abenduaren 22an, Espainiako loteriak saritu ugari utzi zituen Igorren. 90.693 zenbakia izan zen txartel saritua, Arratiko Zekorrak errugbi taldearena. 15 milioi euroko saria izan zen guztira. Baina, hilabeteek aurrera egin ahala, onuradun batzuek ezin izan dute saririk kobratu, klubak behar baino partizipazio gehiago saldu zituelako.
Loteria kobratu ezinda dabiltzan herritarrek Durangoko ertzain-etxean salaketak jarri zituzten, eta salaketa hauek "iruzur modura" ikertzen ibili dira bertan.
Gaur arratsaldean Ertzaintzak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, errugbi taldeko arduraduna, 53 urteko gizonezkoa, atxilotu egin dute, ustezko iruzur eta administrazio desleialeko delitu bat egotzita. Ertzaintzak inplikatuari Ertzain-etxera joateko eskatu zion, eta bertan atxilotu dute.
Oharrean azaldu dutenez, beharrezko eginbideak amaitutakoan, atxilotua epailearen esku utziko dute.