Durangoko ertzain-etxeak 120 salaketa tramitatu ditu Igorreko loteriaren auziagaz lotuta

Ekaitz Herrera 2026ko maiatzaren 8a

Salaketak "iruzur modura" ikertzen dabiltzala jakinarazi du Durangoko ertzainburuak. 

Ika-mika Igorren sortu da, Arratian, baina hango oihartzuna eskualdera ailegatu da, loteria kobratu ezinda dabiltzan herritarrek Durangoko ertzain-etxean ipini dituzte-eta sakaletak. Durangoko ertzainburuak jakinarazi duenez, gaur gaurkoz "120 salaketa baino gehiago" erregistratu dituzte, eta "iruzur modura" ikertzen dabiltza. Auziak "luzerako" joko duela gaineratu du ertzainburuak, eta salatzaileak "bide penaletik edo zibiletik" jo erabakitzen dabiltzala.

Bingen Zupiria Segurtasun Sailburuak gaineratu du Ertzaintzak salaketok "aztertu eta ikertuko dituela, eta horiek delitu zantzuren bat izango balute, epailearen esku" utziko dituztela. 

2025eko abenduaren 22an, Espainiako loteriak saritu ugari utzi zituen Igorren. 90.693 zenbakia izan zen txartel saritua, Arratiko Zekorrak errugbi taldearena. 15 milioi euroko saria izan zen guztira. Alabaina, hilabeteek aurrera egin ahala, onuradun batzuek ezin izan dute saririk kobratu, klubak behar baino 225 partizipazio gehiago saldu zituelako. Arratiko Zekorrak errugbi taldeak akatsa onartu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!