Liga amaitzeko jardunaldi bat falta den arren, Tabirako Baque taldeko mutilak Lehenengo Nazional Mailako txapeldunak dira. Gaur iluntzean etxean jokatu duten partidua erabakigarria izan da. Durangarrek San Prudentzio bigarren sailkatuaren kontra jokatuko dute eta 72 - 60 irabazi dute. Gaurko partiduagaz denboraldi izugarri bat borobiltzea lortu dute Tabirako-Baque taldeko mutilek.
Argazkiak: Luis Iturrioz