Tabirako Baquéren gizonen talde nagusiak denboraldi bikaina borobiltzea lortu zuen atzo Loiola Indautxu bere kantxan mendean hartu (53-64) eta Lehenengo Nazional mailako liga irabazita. Horrez gainera, EBA mailara zuzenean igotzeko eskubidea irabazi zuten, Lauko Finalari begira egon beharrik gabe. Orain, jokalariek eurek erabakiko dute mailaz igotzeko eskubidea baliatu ala ez.
Atzo zaleen laguntza izan zuten etxetik kanpora jokatu arren. Durangotik jende asko joan zen Bilbora jokalariak animatzera.
Jokalariak zaleekin batera lorpena ospatzen.
Tabirakoko zaleak, Bilbora eraman zituen autobusaren aurrean.