Kriskitinen eta Jaizaleren saio batekin hasi da ekitaldia, elizpea jendez beteta zegoela. Ondoren, Paiuo Aranoaren, Josefina Arangurenen eta bonbardaketak bizi izan zituzten beste hainbaten testigantzak entzun hala izan dira Aitor Etxarteren eta Garoa Bugalloren irakurraldi dramatizatuan. Bartolome Ertzilla musika eskolako musika laukotearen eta, Uribarri Atxotegiren eta Aritz Lasargurenen saioak ere izan dira.
Ekitaldiko une. batean Gotzon Gomez Gerediaga Elkarteko presidenteak hartu du hitza: "Gaur egun munduak bizi duenari erreparatuta, gerra kanpaiak jo eta jo ari direla ikusten dugu. Bonbardaketa planifikatuekin egiten diren gerra modernoek Durangon dute aurrekarietako bat. Guk ondo dakigu zein den horren emaitza. Gizarte zibilaren heriotza eta herrien suntsipena. Hori dela eta, gaurko ekitaldi honetan biktimen oroimena gerraren aurkako aldarri bihurtzea ere nahi dugu", adierazi du. Gerrako haur deserriratuen memoria jasotzeko asmoz, Durangaldean ikerketa abiatu dute Gerediaga elkarteak, Intxorta 1937 kultur elkarteak eta eskualdeko talde memorialistek eta ikerketa hori ere izan du berbagai.