Durangoko Udalak doako autobus zerbitzua jarriko du Bilbotik Durangora Pasiñoaren antzezlana ikusteko. Zerbitzua antzezlaneko hiru egunetan egongo da, hau da, apirilaren 1ean, 2an eta 3an. Egun horietan autobusa 19:30ean irtengo da Bilboko Hurtado Amezagako kaletik eta bidaiariak Durangoko Gran Hotelaren kanpoaldean utziko ditu, udalak ohar batean zehaztu duenez. Emanaldia amaitzean, leku beretik irtengo da autobusa 23:15 inguruan, Bilbora itzultzeko.
Interesdunek aldez aurretik izena eman beharko dute 663 402 525 zenbakira deituz edo WhatsApp mezua bidaliz, zenbat pertsona joango diren eta zein egunetan joan nahi duten adieraziz.
Izena emateko epea martxoaren 30eana—astelehena— 11:00etan amaituko da. Udaletik zehaztu dutenez, zerbitzua "eskaera nahikoa lortzen den kasuan soilik" jarriko dela martxan.