Apirilaren 1ean, 2an eta 3an egingo dute Durangoko Pasiñoaren XXXI. edizioa

Aritz Maldonado 2026ko martxoaren 23a

Apirilarenm 1etik 3ra bitartean, 21:00etan eskainiko dituzte Durangoko Pasiñoaren emanaldiak. Marcos Echarte eta Ane Gomez izango dira protagonistak, eta Susana Alarconek eta Josune Goienetxeak egingo dituzte zuzendari lanak; 120 herritarrek parte hartuko dute antzezlanean. Sarrerak salgai daude www.durangokopasinoa.com web atarian. 

"Durangoko Pasiñoa oso errotuta dagoen tradizioa da, gure nortasun kulturalaren parte dena eta urtez urte, pertsona askoren inplikazioa erakusten du bizirik mantentzeko", nabarmendu du Mireia Elkoroiribe Durangoko alkateak. Juan de Itziar kultur elkarteak hiru hamarkada baino gehiago daramatza ekimena antolatzen, eta hain zuzen ere, herritarren inplikazioa eskertu gura izan dute gaur egindako prentsaurrekoan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!