Garagardo dastaketa Napar txokoan, emakumeek zerbezaren historian izandako garrantzia ezagutzeko

J.D. 2026ko martxoaren 12a

Garagardo mota desberdinak probatzeko, pintxoak jateko eta emakumeek garagardoaren ekoizpenean izan duten garrantziari buruz gehiago jakiteko aukera egongo da martxoaren 26an. 

Durangoko Napar txokoan ekimen bereziak antolatu zaleak dira. Iaz bertako bi bazkide pintxorik onena nork egingo lehiatu ziren. Oraingo honetan, Lupuloa eta Jainkosa izeneko garagardo dastatzea antolatu dute martxoaren 26rako. Toki denak beteta daudela jakinarazi dute antolatzaileek. 

Maider Uribek gidatutako saioan bost garagardo probatu eta ezagutuko dituzte. Horrez gainera, hizlariak emakumeak garagardoaren ekoizpenean eta historian izan duen garrantziari buruzko azalpenak emango ditu. Ekimenean Zigor Iturrieta sukaldariaren pintxoak dastatzeko aukera ere egongo da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!