ANBOTO Telebista

[BIDEOA]: Zigor Gerediagak irabazi du Napar txokoko pintxo-lehia

Ekaitz Herrera 2025ko mai. 23a, 13:45

Atzo iluntzean lehia gastronomiko bitxia jokatu zen Durangoko Napar txokoan. Zigor Gerediaga eta Ortzi Egia bazkideak elkarren kontra lehiatu ziren pintxotan. Elkartean baturiko 30 kidek sukaldari bakoitzaren pintxo hotza eta pintxo beroa puntuatu zuten.

Sukaldari biek laguntzaile apartak izan zituzten prestaketa lanetan. Gainera, Launa upategiko kideek ardorik aproposenak eskaini zituzten mokaduak laguntzeko. Lehia estu-estua izan zen, sukaldari biak parez-pare ibili ziren-eta puntuaketan. Izan arraina, okela ala menestra, zalantzarik barik, lagunarteko giro ona izan zen atzoko osagai nagusia. 

Umore ona izan zen iluntze-gaueko mokaduen osagai nagusia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!