[EGITARAUA]: 'Ekuirnokzioa' Durangoko gaztetxera iritsiko da martxoaren 14an

E.H. 2026ko otsailaren 26a

Iazko Ekuirnokzioa Iurretako gaztetxean.

Durangoko kuir memoriaren ibilbidea egingo dute kalerik kale. Eguna parrandan amaituko dute, Mokor Okerren gauagaz.

Iurretan egin zuten lehenengo edizioa, iaz. Eta Durangon egingo dute bigarrena, martxoaren 14an. Kuir Eztandako kideek identitate eta sexualitate disidenteen topaketa egingo dute gaztetxean. Ohikoa duten eran. Ohikoa duten gozamen egarriz. LGTB kolektiboko kideen arteko aliantzak, aldarrikapena, parranda eta kolore guztietako girgileria erabilita.

Aurtengo egitarauak memoria historikoa izango du ardatz, ekitaldietako bitan horri buruz hausnartuko dutelako. Batetik, Durangoko kuir memoriaren ibilbidea egingo dute, eta, bestetik, Getxoko adineko LGTB herritarren esperientziak ezagutuko dituzte. Halaber, ez dituzte ikuskizunak eta dantzaldia faltako Maritxu eta Arrisku txou-txoua izango dute 22:00etan, eta Mokor Okerren gaua 23:00etatik aurrera. Azken horretan Kene, MJPQ eta Totozer musika jartzaileek girotuko dute parranda.

EKUIRNOKZIOKO EGITARAUA:

  • 12:00 Kuir memoriaren ibilbidea Durangon zehar. Plateruenetik hasita
  • 13:30 Solasaldia eta bermuta: "Non daude Getxoko LGTBIQ+ nagusiak?", Julen Nafarreteren eta Ines Bermejoren eskutik.
  • 14:30 Bazkaria
  • 17:30 'Hirukia' tribial jolasa
  • 19:00 Karropoteoa
  • 22:00 Maritxu eta Arrisku txou-txoua 
  • 23:00 Mokor Okerren gaua:
    • DJKene
    • MJPQ
    • MJ Totozer
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!