[ARGAZKI GALERIA]: Iurretako ‘Ekuirnokzioa’, iruditan

Anboto 2025ko mar. 22a, 20:54

Kuir Eztanda kolektiboak antolatuta, gaur ‘Ekuirnokzioa’ ospatzen dabiltza Iurretako Abadetxean. Mahai-ingurua egin dute lehenik, eta bazkaria gero. Arratsaldean, fanzine tailerra eta poteoa izango dituzte. Gauean, drag ikuskizuna eta jaia.

Hiriguneetatik kanpoko LGTB errealitateez hausnartzen hasi dute eguna, gaztetxeko eszenatoki-gelan. Uribe Kostako Ukatu Disidentzia antolakundeko kideek, Arrasateko Morbor taldeak eta etxekoek, Kuir Eztandakoek, hartu dute berba. Besteak beste, antolakunde bakoitzaren sareez, aliantzez eta instituzioekiko hartu emanez egin dute berba. Hiru taldeek elkar saretzearen eta antolatzearen garrantzia azpimarratu dute, bai hiriguneetatik kanpoko erreferentziak sortzeko, baita “nagusitzen dabiltzan joera erreakzionarioei” aurre egiteko ere. 

 

Mahai-ingurua bukatuta, elizpean egin dute bazkaria. Arratsaldean, fanzine tailerra eta poteoa egingo dituzte. Gau partean, drag ikuskizuna -Ay Dragmela! eta Warras Bizarras- eta ‘Mokor okerren jaia’ izango dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!