[ARGAZKI GALERIA] 40 Minutu Rock jaialdiak hamar urteko elkartasun bidea bete du

Anboto 2026ko otsailaren 21a

40 Minutu Rock elkartasun jaialdiak 10 urte bete ditu aurten. Urteurrena ospatzeko ekitaldi berezia egin zuten atzo, Plateruena kultur elkartean. Ekitaldia amaituta, Ruper Ordorika musikari oñatiarrak kontzertua eskaini zuen, bere bandarekin. Gaur puntako taldeek kontzertua eskainiko dute Landako Gunean eta Plateruenan. (Argazkiak: Peio Zama eta Aitzol Zamalloa)

40 Minutu Rock elkartasun jaialdiaren hamargarren aldia da gaurkoa. Puntako musika taldeek kontzertua eskainiko dute egun osoan zehar, Landako Gunean. Tamaina txikiko emanaldiak, berriz, Plateruena izango dute aterpe. Urteurrena aintzat hartutan atzo ekitaldi berezia egin zuten Plateruenan, eta Ruper Ordorikak kontzertua eman zuen, bere bandarekin. 

Urtero legez, euskal presoen eskubideen alde egiteko baliatuko dute aurtengo hitzordua. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!