Tabirako kiroldegi zaharra berritzeko prozesua aurrera doa. Iker Txertudi kirol zinegotziak jakinarazi duenez, lanek "aurrerapen nabarmenak" izan dituzte hasi eta hiru astera. Egoera txarrean egondako egiturak bota dituzte dagoeneko: igerileku estalia eta multikantxako aldagelak.
Eraikinak botata, trasformazio zentroa lekualdatzen hasi dira, etorkizuneko instalazioek beharrezko hornidura elektrikoa izan dezaten. Bestalde, udalak jakinarazi du igerilekuetako iragazketa-gela berriaren lizitazioa azken fasean dagoela.
Epeak