Lara Izagirreren 'El Regalo' Malagako Zinema Jaialdiko sail ofizialean lehiatuko da

E.H. 2026ko otsailaren 11

Film laburreko fotograma bat. GARIZA FILMS

Zinemagile zornotzarrak AMUGErekin elkarlanean egin du film laburra, Euskadiko Emakume Ijitoen Elkarteagaz. 

Lara Izagirre zinemagile zornotzarraren El Regalo film laburra Malagako zinema jaialdi entzutetsuan lehiatuko da, festibaleko sail ofizialean, film laburren atalean. Zinemagile zornotzarrak AMUGErekin batera egin du ikus-entzunezkoa, Euskadiko Emakume Ijitoen Elkarteagaz batera. Pelikula 16 milimetrotan filmatua dago, eta Bilboko Kale Nagusia eta Otxarkoaga auzoa ditu kokaleku nagusi. Istorioan, benetako egoera bat kontatu du Izagirrek. Opari bat erostera irteten duten Aurora Cortés, Samara Jiménez eta Desirée Clavería emakumeen istorioa.

El Regalok ikusleen saria jaso zuen Zinebin eta oihartzun zabala izan du nazioartean. Sari nagusiak eskuratu ditu Argentinako Short Fest jaialdian eta Alemaniako AKE-DIKHEA Erromaniar Zinema Jaialdian. Halaber, martxo hasieran Burgosko Petronila jaialdian eta Palentziako Nazioarteko Zinema Erakustaldian eskainiko dute (Espainia), baita Poloniako Zoom jaialdian ere. 

Euskal izen ugari

Zornotzarraren film laburra Gariza Films ekoiztetxeak sustatu du, eta sona handiko euskal herritarrak ditu atzean. Aktore nagusiekin batera ageri dira Ane Pikaza, Aitor Borobia, Tessa Andonegi, Garoa Bugallo, Adrián Santos, Erik Probanza, Xanti Agirrezabala, Jon Ander Urresti Ugalde, Sheila Aguilar eta Mari Mar García.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!