Durango Kirol Taldea Euskadiko azpitxapeldun geratu da taldeka

Anboto 2026ko otsailaren 4a

DKTko gizonen taldea (Facebook: Durango Kirol Taldea)

DKTko atletak bikain aritu dira aurten ere.

Durango Kirol Taldeak sorpresa handia eman zuen iaz taldekako Euskadiko txapelketa irabazita. Real Sociedad ahaltsua menderatzea lortu zuten. Aurten urak bere bidera itzuli dira eta talde donostiarrak lortu du txapeldunaren garaikurra. Hala ere, DKTeko atletek maila bikaina eman dute aurten ere eta azpitxapeldun geratu dira.

Euskadiko txapelketa joan zen zapatuan lehiatu zuten Donostian. Real Sociedad taldeak 92 puntu batu zituen eta DKTk 72 puntu. Super Amara BAT taldeak osatu zuen podiuma 63 punturekin. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!