Durango Kirol Taldea Euskadiko txapeldun, Real Sociedad taldea menderatuta

Anboto 2025ko ots. 6a, 11:57

Durango Kirol Taldeko atletak Anoeta beldromoan. (Argazkia: DKT)

Puntu bateko aldea bakarrik egon zen talde bien artean.

Durango Kirol Taldeak (DKT) eta Real Sociedadek lehia estu eta ikusgarria mantendu zuten joan zen asteburuan Donostiako Anoeta belodromoan, kluben arteko Euskadiko Txapelketaren barruan. Azken proban erabaki zen irabazlea. Azkenean, DKT puntu bakarraren aldearekin geratu ziren txapeldun. Lorpen handia da, lehenengoz geratu direlako Real Sociedad talde boteretsuaren aurretik, klubeko iturrien arabera.

Sailkapena mutiletan:

  1. Durango Kirol taldea................. 83 puntu
  2. Real Sociedad............................ 82 puntu
  3. Super Amara BAT...................... 76 puntu
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!