Kapitanena auzo-etxe bihurtzeko proiektua, lizitazio prozesuan

E.H. 2026ko urtarrilaren 12a

Lizitazioak 77.966,81 euroko oinarrizko aurrekontua du. Interesdunek urtarrilaren 19ra arteko epea izango dute proposamenak aurkezteko.

Durangoko Udalak lizitazio-prozesua hasi du San Faustoko Kapitanena baserria eraberritzeko eta bertan gizarte etxea atontzeko. Udalak gogorarazi duenez, proiektuaren helburua eraikina irisgarri egitea eta auzotarrei azpiegitura publikoa eskaintzea da, baserria kultur, gizarte eta elkarte jardueretarako erabili dezaten.

Lizitazioak 77.966,81 euroko oinarrizko aurrekontua du, eta lote bitan banatuta dago: proiektuaren idazketa eta obren zuzendaritza dago batetik, eta segurtasun koordinazioa, bestetik. Lizitazioa enpresaren bati esleitu eta gero, lanak 15 hilabeteko gehienezko epean hasi gura ditu udalak.

Interesdunek urtarrilaren 19ra arteko epea izango dute eskaintzak aurkezteko. Prozesua udalak kudeatuko du Kontratatzailearen Profilaren bitartez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!