Udaletxe aurreko plaza 'Txiki eta Otaegi enparantza' moduan izendatzen duen plaka jarri du Durangoko Gazte Asanbladak

Anboto 2025eko abenduaren 31

Epaitegien aginduz plaza horretan zegoen plaka kendu zuen udalak, 2009an.

Udaletxe aurreko plaza Txiki eta Otaegi plaza moduan izendatu du Durangoko Gazte Asanbladak. Plaza horretan antzeko plaka bat egon zen 2009ra arte. Urte horretan, epaitegien aginduz, udalak plaka hura kendu egin zuen. 

Durangoko Gazte Asanbladak azaldu duenez, "beraien fusilamendutik 50 urtera, faxismoaren aurka borrokatu zutenak omendu eta horien lekukoa hartzeko beharra dago".  Urte berri egunean, goizaldeko 02:00etan borroka antifaxistaren aldeko brindisa antolatuko dute plaza honetan bertan, eta parte hartzera deitu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!