Txiki eta Otaegiri eskainiriko plakak kendu dituzte, epaitegien aginduz

Anboto 2009ko api. 30a, 14:14

Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 3. Epaitegiak Txiki eta Otaegiri erreferentzia egiten dioten plaka bi erretiratzea agindu dio Udalari, agentziek zabaldu dutenez, Dignidad y Justiciaren eskariz. Aitziber Irigoras alkateak dinonez, Aste Santu inguruan jaso zuten autoa, eta plakak kendu egin dituzte. Beste azalpenik ez du eman.

Udaletxearen alboan eta Santa Ana plazan zeuden sinboloen “zuhurtasunezko jasotzea” agindu du epaitegiak; ebazpenak “garrantzia txikikotzat” jo ditu Udalaren alegazioak eta “adierazgarritzat” korporazioaren isiltasuna. “Biktimen eskubideen kontrako erasotzat” jotako sinbolook ez kentzeagatik “pasibotasuna” aurpegiratu deutso Udalari.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!