Kriskitinek eta Jaizalek Elgoibarko Haritz dantza taldeko kideekin eskainiko dute aurtengo Durangon Folk jaialdia. "Ilusio handiz" prestatu dute hitzordua, eta oholtza gainera 110 dantzari baino gehiago igoko direla azpimarratu dute, 7tik 75 urterea bitartekoak. Musika Jaizale txistulari taldeko kideek eta trikitilariek, biolin jotzaileek eta panderojoleek ipiniko dute. Elgoibarko ordezkaritza 26 dantzarik eta musikarik osatuko dute.
Abel Iriondo gogoan
Hitzordua lotura emozional handikoa izango da etxekoentzat eta gipuzkoarrentzat, Abel Iriondo dantzaria Elgoibarko taldeko kide izan zen-eta Kriskitinen hasi aurretik. Han ikasitako dantzak ekarri zituen Durangora, eta estimu handia lortu zuen dantzarien artean.