Euskal Herri osotik etorritako ikasleek goraino bete dute Landako: martxan da Kulturaren Jaialdia. Lau egunetan zehar, Durango euskarazko kulturaren hiriburu izango da, liburu aurkezpenak, ikus-entzunezkoak eta zuzeneko musika emanaldiak lagun. Gauean, Lukiek eta Ezezez taldeek garai bateko soineko gautxoriz jantziko dute Plateruena.