Atzo, Gaztea irratiko maketa lehiaketaren finala jokatu zen Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. GAR talde durangarra BARRRK, zeatikez eta Markitako Trap Banda aldeekin lehiatu zen zuzenean, eta saria etxera ekarri zuten lau taldekideek. Gazteko iturriek azaldu dutenez, durangarrek energiaz beteriko kontzertua eskaini zuten pop rockaren bidetik eta gitarra riffak nagusi. Epaimahaiko Ibon Fernandezek eta Jon Basagurenek Ilargi gorriak deituriko kanta goraipatu zuten, eta durangarrek maketa lehiaketara aurkezturiko lau lanak "borobilak" izan direla gaineratu.
Jon Garcia, Liher Granados, Asier Ardanza eta Martzel Vargasek osatutako taldeak epaimahaiaren saria irabazi du. 5.000 euroko saria eskuratu dute, baita Bilbao BBV Live jaialdian jotzeko txartela ere.