Hile honetan hasiko dira Durangoko argiteria aldatzen

E.H. 2025eko azaroaren 17a

Argiteria, Madalenan. ARTXIBOA

Hemendik urtea amaitu arte, Tabira, Aramotz eta Astepe aldeko argiak aldatuko dituzte.

Durangoko Udalak herriko 3.062 luminaria aldatuko ditu azarotik 2026ko uztailera bitartean. Egutegi bat zehaztu du horretarako: lehenengo fasean, azarotik urtea amaitu artekoan, Aliendalde, Tabira, Aramotz eta Astepe inguruetako argiak aldatuko dituzte. Urtarriletik apirilera San Faustokoak, Landakokoak eta Muruetatorrekoak aldatuko dituzte. Azkenik, maiatzetik uztailera, erdigunekoak aldatuko dituzte, Alde Zaharrekoak eta Erretentxukoak. 

Udalak urte hasieran hasi zuen herriko argiteria aldatzeko prozesua. Mireia Elkoroiribe alkateak adierazi duenez, proiektua "funtsezkoa" da Durango hobetzeko: "Azpiegiturak berrituko dira, eraginkorragoak, jasangarriagoak eta durangarrok benetan behar dugunera egokituak izateko: argiztapen hobea”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!