Andereak elkarteak indarkeria matxistaren biktimak gogoratuko ditu

E.H. 2025eko azaroaren 17a

Andereak elkartearen elkarretaratze bat. ARTXIBOA

Zapatuan, hilak 22, xingolak zintzilikatuko dituzte Andra Mariko zubian, horietan feminizidioaren biktimen izen-abizenak idatzita. Era berean, manifestazio abolizionista egingo dute Azaroaren 25ean, 19:00etan, Andra Maritik hasita. 

Andereak elkarteak emakumeen eta umeen aurkako indarkeria salatuko du Azaroaren 25ean. Elkarteak kezka agertu du, "duela gutxiko datuen arabera, gizon gazteen % 23k eta zortzi neskatik batek ukatu egiten dutelako genero-indarkeria"; auzia "asmakizun ideologikotzat" jotzen dutela kritikatu dute. Datuak horrela, "patriarkatuak bizirik" jarraitzen duela eta oraindik ere zenbaitek "bere krimenak ukatzen dituela" esan du Andereak elkarteak. Hori guztia dela eta, zapatuan, hilak 22, xingolak zintzilikatuko dituzte Andra Mariko zubian, horietan feminizidioaren biktimen izen-abizenak idatzita.

Bestalde, elkarteak deialdi abolizionista egin du "prostituzioa, pornografia menderatzailea (bortitza eta misoginoa, tratu txarrak ematen dituztenen benetako eskola),  emakumeen kosifikazioa eta alokairuzko sabelak" salatzeko. Elkarteak manifestazioa egingo du hilaren 25ean, Andra Maritik hasita. 

Azkenik, zine-klub saioa egingo dute indarkeria bikarioaz hausnartzeko. Jardunaldia Zugaza zineman izango da, azaroaren 29an, 11:00etatik 14:00etara. Xavier Legrand zinegilearen Zaintza partekatua (Jusqu'à la garde) filma proiektatuko dute. Ondoren, solasaldia egingo dute Ohiane Artetxe gizarte hezitzailearen. Azkenik, Palentinoan bazkalduko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!