Zaintza partekatua eta indarkeria bikarioa aztergai, Andereak elkartearen zine klubean

E.H. 2025eko azaroaren 12a

Jardunaldia Zugaza zineman egingo dute, azaroaren 29an, 11:00etatik 14:00etara. Xavier Legrand zinegilearen Zaintza partekatua (Jusqu'à la garde) filma proiektatuko dute.

Andereak elkarteak zine-klub saioa antolatu du indarkeria bikarioaz hausnartzeko. Jardunaldia Zugaza zineman egingo dute, azaroaren 29an, 11:00etatik 14:00etara. Xavier Legrand zinegilearen Zaintza partekatua (Jusqu'à la garde) filma proiektatuko dute. Ondoren, solasaldia egingo dute Ohiane Artetxe gizarte hezitzailearen eta gizarte lanetako adituaren eskutik. Gainera, Euskal Herriko Unibertsitateako irakaslea eta ikertzailea da gaur egun. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, Artetxek "pertsonalki bizi izan du [Zaintza partekatua] filmak islatzen duen egoera traumatikoa". 

Zinemarako sarrera doakoa izango da, eta txarteldegia 10:30ean zabalduko dute. Halaber, bertaratzen direnek Palentinoan bazkaltzeko aukera izango dute. Horretarako, baina, izena eman beharko da andereak@hotmail.com  helbidean. Prezioa 22 eurokoa da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!