Durangoko Azoka 2025

Durangoko Azoka aurretik egingo da Zu Non, Han DA!, lehenengoz

A. M. 2025eko azaroaren 13a

Arg: Durangoko Azoka.

Sorkuntza eta kultur zaletasuna hauspotzeko eta sortzaile, bitartekari eta herritarren arteko zubi lanak eraikitzeko asmoagaz sorturiko Zu Non, Han DA! egitasmoaren edizio berri bat hastear da. Aurten, lehenengo biderrez, Durangoko Azoka aurretik egingo dute. Euskal Herri osoko 19 dendatan Azokan eskuragarri egongo diren liburu berrien aurkezpenak egingo dituzte; aurkezpen horietako bi Durangon izango dira. 

 

Zu Non, Han DA!

  • Azaroak 29, Sagu bildumagilea liburuaren aurkezpena eta tailerra (Leire Salaberria); 12:00etan, Arteka liburudendan (Durango).
  • Abenduak 1, Esne-berriketan liburuaren irakurraldia (Uxue Alberdi eta Miren Amuriza), 19:00etan, Hitz liburudendan (Durango). 

 

Bestalde, 60. Durangoko Azokan plazaratutako nobedadeak Euskal Herri osoko 67 saltokitan izango dira eskuragarri. Egitasmoaren helburua ez da soilik Durangoko Azokaren oihartzuna Euskal Herri osora zabaltzea; liburu saltokiek urte osoan egiten duten lana aitortzea ere gura dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!