#0km

Ia 11.000 bonu, Durangoko establezimenduetako salerosketak sustatzeko

E.H. 2025ko urr. 22a, 09:13

Txartelak gaur, urriak 22, ipini dituzte eskuragarri, 10 euroan. Herritarrek 15 euroko balioagaz erabili ahalko dituzte. Kanpaina azaroaren 20ra arte egongo da indarrean.

Durangoko Udalak eta Dendak Baik merkataritza bonuen kanpaina berria ipini dute martxan. 10.898 bonu kaleratu eta herritarren eskura ipini dituzte 10 euroan. 65 urtetik gorako herritarrek era presentzialean erosi ahalko dituzte, Kurutzesantun, egingo dute gaurtik zapatura arte. Gainerakoek bonoa.durango.eus plataforman izango dituzte eskuragarri. Halaber, bertan kontsultatu ahalko dituzte kanpainara atxikitako saltokien zerrenda. 

10 euroko bonu bakoitzagaz, kontsumitzaileek 15 euro gastatu ahalko dituzte. Herritar bakoitzak lau txartel eskuratu ahalko ditu gehienez, eta saltoki bakoitzak 200 bonu onartu ahal izango ditu gehienez. Bi bonu gehienez, tiket bakoitzeko. 

Jesica Ruiz merkataritza zinegotziaren berbetan, udalak bultzada eman gura dio tokiko merkataritza txikiari. Herritar guztiak animatu ditu bonuak erostera eta horiek udalerrian erabiltzera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!