[ARGAZKI GALERIA]: Ikusmin bezainbeste hunkidura Durangoko Pilota Jaialdian

Jone Guenetxea / Ekaitz Herrera 2025ko urr. 17a, 22:15

Negar anpuluak, urduritasuna, kemena, lehiaren grina... iluntze honetan, askotariko sentimenduez jantzi da Ezkurdiko pilotalekua. Batetik, Ander Martin Durangoko pilota eskolako entrenatzaile izandakoa omendu dute. Bestetik, Titin eta Goñi atzera ere pilotan ikusteak ikusmin handia sortu du.

Ezkurdiko frontoia goraino bete da gaur, Durangoko jaietako pilota jaialdiaren harira. Izan esku pilota ala paleta goma, ikusmina handitzen joan da partidek aurrera egin ahala. Argi fokuek eta ikusleen begiradek gaueko protagonistetako bi argitu dituzte era berezian: zeintzuk eta Titin III.a eta Mikel Goñi. Historikoak biak ere. Lehenengoak Ander Antxia abadiñarragaz jokatu du, eta Unai Agirrezabal durangarragaz bigarrenak. Jaialdia pelota gomako partidek zabaldu dute. Durango eta Olgetan taldeko neskak elkarren aurka lehiatu dira.

Hunkidura

Partida bien artean, pilotariek zein pilotazaleek Ander Martin omendu dute, Durangoko pilota klubeko entrenatzailea izandakoa eta Euskal Pilota Federazioko kide izandakoa. Mallabitarrak lan handia egin zuen pilota sustatzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!