Paul Bereziartuak eta Ainhoa Marquinezek irabazi dute gaur arratsaldean Durangon lehiatu den mendi duatloia. Mendi duatloien Euskadiko txapeldun ere geratu dira. Bereziartuak hirugarren bider jarraian irabazi du etxeko duatloia. Mugarra Triatloi Taldeko duatloilariak eta bigarren geratu den Josu Urrestarazuk lehia estua mantendu dute lasterketa osoan zehar. Bereziartuak ondo ezagutzen zuen etxeko zirkuitua eta jakintza hori funtsezkoa izan da garaipena lortzeko. Bizikletako azken jaitsieran arriskatu eta ihes egin du. Korrika aldea ondo kudeatu eta minutu erdi inguruko aldearekin helmugaratu da.
(Argazkiak: Lucia Meruelo)