Duatloia protagonista izan da gaur Durangon. Tabira auzoa erdigune zela, hainbat lasterketa lehiatu dira. Goizean umeenak, inklusiboa eta lasterketa herrikoia egin dituzte, zaletasuna sustatzeko helburuz. Arratsaldeko mendi duatloian, berriz, Euskadiko txapelak egon dira jokoan.
Mugarra Triatloi Taldeko kideak gustura daude goizeko probek izandako harreragaz. "Familia eta ume asko hurreratu dira eta guretzako pozgarria da horrelako harrera izatea", adierazi dute Mugarra TTko kideek.
(Argazkiak: Lucia Meruelo)