Era berean, jai herrikoiak eta parte hartzaileak antolatzeko egindako lana azpimarratu dute: "Hilabeteak daramatzagu hainbat eragiletako kideak elkartzen, aurten ere jai herrikoiak eta parte hartzaileak sortu ahal izateko", esan dute. Horren lekuko dira, besteak beste, gazte eguna, paella txapelketa, erreka jaitsiera, tortilla txapelketa edo Etxera eguna. Mozorro egunean, ipuinak eta kondairak izango dituzte ardatz; musika eskaintzan, berriz, Ødei, Streetwise, Zeker, Nekktar, Maruxak, Bart Sax, Akerbeltz, Euskoprincess eta Tatta&Denso taldeen emanaldiak batu dituzte, besteak beste.
Txosnaguneko giroa urriaren 10ean lehertuko da, Pantxikeren etorreragaz. Pertsonaiak 19:30ean hasiko du Santa Anatik txosnagunerako kalejira, eragileetako kideen beroan. Behin txosnagunera iritsita, txapligua isiotzea baino ez da faltako. Aurten, gaztetxeko kideek izango dute jaiak hasteko ohorea. "Azken urte honetan egindako borroka" aldarrikatuko dute.
Txosnek aipaturiko beste gai bat ordutegia da. Udalaren "oztopoak gaindituta, aurten, 06:00ak arteko ordutegia izango dutela gogoratu dute.
EGITARAUA
Urriak 10, barikua. Txupinazoa
- 19:30 Kalejira Santa Anatik txosnagunera, Gautxori taldearekin.
- 21:00 Txupinazoa txosnagunean Gaztetxearen eskutik.
- 21:00 Kontzertuak txosnagunean: Reder, Nekktar, Zeker eta DJ Usu&Ipi
Urriak 11, zapatua
- 12:00 Gazte eguneko kamiseta banaketa gaztetxean
- 15:00 Gazte eguneko bazkaria
- 16:00 Gazte jolasak
- 17:00 Karropoteo Kuirra Pinondotik, Kuir Eztandaren eskutik.
- 18:00 Mauxitxa txaranga txosnagunetik hasita.
- 22:00 Kontzertuak: Euskoprincess, Tatta & Denso eta Lafulana
Urriak 12, domeka (Palestinarekin elkartasun eguna)
- 13:00 Marianitada eta umeentzako jolasak
- 15:00 Palestinarekin elkartasun bazkaria txosnagunean. Ondoren, elkartasun bazkaria
- 16:30 Kontzertua / Errezitaldia: Sol Band
- 19:00 Kontzertua: Bart...Sax!
- 20:30 DJ maratoi herrikoia gaztetxetik txosnagunera.
Urriak 13, astelehena (San Fausto eguna)
- 12:00 Paella txapelketa txosnagunean.
- 12:30 Ume eta familientzako ikuskizuna txosnagunean: Thor magoa.
- 14:30 Paellen aurkezpena
- 17:00 Mañaria errekaren jaitsiera Tabiratik. Ostean, luntxa
Urriak 17, barikua
- 18:30 Tortilla txapelketa txosnagunean. Bitartean kaxen jolasa.
- 20:00 Tortillen aurkezpena. Ostean, sari banaketa
- 22:00 Kontzertuak txosnagunean: Ødei, Streetwise eta Les Testarudes.
Urriak 18, mozorro eguna (Etxera eguna txosnagunean. Txosnetako mozorroaren gaia: ipuinak eta kondairak)
- 15:00 Elkartasun bazkaria
- 16:00 Kontzertua: Heitxi eta Alain.
- 20:00 Mozorro desfilea
- 21:30 Kontzertua: Maruxak eta Akerbeltz erromeria.