Kataluniarrak sasoian etorri ziren. Zapatuan eta gazte mailan, Oriol-Asier bikotearekin Inhar eta Urretabizkaia durangarrak kanporatu zituzten. Durangarrek Bizkaiko eta Euskadiko txapelketei itxaron beharko diete txapel preziatuaren bila jarraitzeko. Jubeniletan, Kataluniako selekzioak (Martí-Joan) galdu egin zuen, Danobat taldeko Txomin-Izei mutrikuarren aurka.
25 urtez azpikoan, Kataluniako selekzioak, Unai-Eneko bikotearekin, Berriozar (Gamarra-Ekiza) kanporatu zuen partidu bizi batean. Zapatuko azken partidan, Durangoko Galder-Belar bikoteak galdu egin zuen Club Vasconia-ko Luken-Dani bikotearen aurka.
Zapatuan sailkatutako hainbat taldek domekako kanporaketetan parte hartu zuten. Club Vaskoniako gazteek galdu egin zuten Noainen (Palacios-Ontoria) aurka eta Mutrikuko Danobatek Zumaiako bikotea kanporatu zuen, gazte mailako finalerdietara sailkatuz. 25 urtez azpikoan, Kataluniako selekzioa eta Club Vasconia izan ziren aurrez aurre eta selekzioa sailkatu zen hiru setetan.
Hurrengo asteburuko neurketak
Datorren larunbatean -irailak 27- nesken arteko derbia izango da Durangoko bi bikoterekin: Martina-Eneritz eta Helena-Frida. Finalerdietan postu bat lizango dute jokoan. Ondoren, profesional mailako bi partida izango dira 25 urtez azpikoan: Markina Hossegorren aurka eta Gernika Donibane Lohitzuneren aurka.
Irailaren 28an, domekan, Markina-Berriatua partidua jokatuko da nesketan. 25 urtez azpikoan beste bi partida izango dira: Berriatua-Maule eta Pau-Kataluniako selekzioa. Sarrera doakoa da lekuak bete arte.
Kataluniako selekzioko eta Club Vasconiako kideak. (Argazkia: DUJA)
25 urte azpikoen partidua; tartean Club Vasconiako bikotea. (DUJA)