Mozorro-karrozak mugatzeko arauak Alde Zaharrari bakarrik eragingo diola argitu du Durangoko Udalak

E.H. 2025ko ira. 15a, 07:30

Durangoko udal plaza, iazko jaietako txupinazoan. UNAI OLASO

Soinu ekipoen ezaugarriak ere arautu ditu udalak. Bozgorailuen potentzia, karrozen neurriak eta musikarako ordutegi-muga ezarri ditu. 

Durangoko Udalak mozorro eguneko karrozak mugatuko dituela jakinarazi ostean, zalantzak sortu dira herritarren artean. Hori dela eta, argibideak eman ditu udalak.  Azpimarratu duenez, neurriak Alde Zaharrari bakarrik eragingo dio, "pertsona gehien batzea aurreikusten den gunean", hain zuzen ere. Era berean, mozorroen desfileak ez duela inolako aldaketarik jasango ziurtatu dute: "Araudia Hirigune Historikoaren barruan karrozen sarbidean eta zirkulazioan soilik oinarritzen da, jendearen segurtasuna bermatzeko", argitu dute.

Halaber, karrozen eta orgen ezaugarriak arautu dituzte.

Gehieneko neurriak:

  • Orga txikiak, musikarekin edo musikarik gabe: 0,8 m zabal/1,8 m luze/1,5 m garai.
  • Karroza handiak, musikarekin edo musikarik gabe: 1,7 m zabal/3 m luze/2 m garai.
    Inola ere ezin izango dute ikusleentzat irisgarria den metro bateko altuera gainditu.

Baimendutako gehieneko kopurua:

  • Musika-tresneria murriztua duten 20 orga txiki arte sartu ahalko dira Alde Zaharreko kaleetara (Goienkale, Artekale, Barrenkale, Zeharkalea, Kalebarria,
    Komentukale, Sanmartinpe, Udal plaza).
  • Musikadun 10 karroza handi inguru zabaletan ibili ahal izango dira, hala nola Santa
    Anan, Ezkurdin, Andra Marin eta udalerriko gainerako lekuetan.

Neurri akustikoak:

  • Musika-gailuentzako baimena herriko jaietako bigarren larunbaterako baino ez da
    izango.
  • Gehienezko ordutegia 00:00ak artekoa izango da.
  • Bateria duten ekipo eramangarriak bakarrik erabili ahal izango dira; ezin izango da gailu elektrogenorik erabili.
  • Soinu-ekipoek trinkoak izan behar dute, bozgorailu bakarrarekin, eta ez dute 150 w-ko potentzia gainditu behar.

Izen-emateak, zabalik

Egunean parte hartuko duten karroza eta orgatxoetan izena emateko epea zabalik dago. Interesatuek izena eman ahal izango dute www.durango.eus/karrozak webgunean,

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!