Izena emateko epea irailaren 30era bitarte egongo da zabalik udalaren www.durango.eus/karrozak atarian. Eskaera kopurua mugatu dute, gainera: udalak 10 karroza eta 20 orga baimenduko ditu gehienez. Eskaera kopuruak ezarritako muga gainditzen badu, zozketa egingo dutela iragarri dute. Era berean, karrozen musika bolumena kontrolatzeko neurriak ere hartuko dituzte.
Neurri horrekin, udalak pilaketak murriztu eta jai "begirunetsuagoak" bermatu gura ditu. Taldeek identifikazio dortsala jasoko dute, eta ikusgai ipini beharko dute karrozan, jai ekitaldiak iraun bitartean.