Suizidioa prebenitzeko Nazioarteko Egunagaz bat egin dute Durangon

E.H. 2025ko ira. 10a, 14:42

Udal ordezkariek adierazpen instituzionala irakurri dute goiz honetan, Otamotzena. Eremua kolore horiz jantzi dute herriko kakorratz taldeko kideen laguntzari esker, eta kolore horrekin margotu dituzte eserlekuak. Horia da, hain zuzen ere, suizidioa prebenitzeko ikur-kolorea.

Ekitaldian, suizidioaren inguruko isiltasuna, tabua,  eta estigma apurtzera deitu dute, baita laguntzan eta prebentzioan onarritutako kultura sortzera deitu ere. Udal ordezkariekin batera, herriko hainbat elkartetako kideak egon dira.  

Irailean zehar gaia lantzeko ekitaldiak izango dira Durangon. 

  • Adineko pertsonen suizidioa prebenitzeari buruzko berbaldia (irailak 23, Astarloa egoitzan, 18:15ean).
  • Zineforuma: Jon Sistiagaren Tabú: y al final, la muerte… huida dokumentalaren proiekzioa (irailak 27, 11:00etan)
  • Mahai tematiko bat Bizenta Mogel Liburutegian, dibulgazio eta literatura materialekin.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!