Herriaren Eskubideak dirulaguntzak sortzea proposatu du, 18 urtera arteko gazteen ikasketa edo garapen zailtasunei aurre egiteko. Laguntza horien bitartez, tratamendu espezializatuak jasotzen dabiltzan gazteak lagundu gura dituzte, "inor ez baztertzeko" eta bakoitzak garapenerako ezinbesteko tratamendua jasotzeko aukera izateko.
Talde independenteak honako tratamendu terapeutikoak laguntzea proposatu du:
- Logopedia
- Psikopedagogia
- Fisioterapia
- Ikus-terapia
- Errehabilitazioa
- Beste tratamendu espezializatu batzuk, behar espezifikoen arabera
Herriaren Eskubideak azaldu duenez, bere proposamenaren arabera, eskatzaileek ez dute desgaitasun aitorturik zertan izan, "EAJk eta PSE-EEk ezarritako oinarrien aldean". "Ikuspegi murriztailea" izatea leporatu diote gobernu taldeari, "desgaitasunaren onarpen ofiziala alde batera utzita, tratamenduaren beharra ere" badagoelakoan. Gobernu taldeak onarturikoarekin, "familia guztiengana iristeko" aukera "galtzen" dela esan dute.