Desgaitasunen bat duten adingabeen tratamenduak lagunduko dituzte Durangon

E.H. 2025ko ira. 4a, 12:52

Udalak 20.000 euroko diru-atala prestatu du desgaitasunen bat duten 6 eta 18 urte bitarteko adingabeen tratamendu-programak diruz laguntzeko. 

Udal arduradunek azaldu dutenez, laguntzarekin "udalerriko desgaitasun fisiko, psikosozial, kognitibo edo sentsoriala duten adingabeen bizi-kalitatea" hobetu gura dute. Tratamenduaren kostuaren % 80 estaltzea gura dute. Horretarako, honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskatzaileek: 6 eta 18 urte bitartean izatea eta Bizkaiko Foru Aldundiak % 33ko desgaitasuna aitortua izatea; Durangon erroldatuta egotea eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan, gutxienez, etenik gabe, eta  legez gaitutako erakundeetan tratamendu terapeutikoak jasotzen aritzea.

Eskaerak aurkezteko epea 2025eko urriaren 31ra arte egongo da zabalik. Eskabideak Durangoko Udaleko erregistro orokorrean edo www.durango.eus  egoitza elektronikoan egin behar dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!