Gerediaga elkarteko kideek Izaskun Ellakuriaga Bustinza lankidea agurtuko dute zapatu honetan, hilak 6. Izen bereko foru zelaian batuko dira 11:00etan, Abadiñoko Gerediagan, agur ekitaldia egiteko.
Ellakuriaga uztailaren 16an hil zen 53 urterekin. Gerediaga Elkarteko komunikazio arduraduna izan zen, eta urte askoan jardun zuen Bizkaia Irratian esatari. Halaber, Durangoko Azokako komunikazio eta marketin arduradun ere izan zen. Gainera, ANBOTOren aurrekaria izan zen Eraz aldizkarian ere jardun zuen hainbat urtez erredaktore eta zuzendari lanetan.