Unai Egiluzek 2028ra arteko kontratua sinatu du Athleticekin

Joseba Derteano 2025ko uzt. 9a, 11:10

Mirandesen denboraldi bikaina osatu ostean, atzelari durangarrak lehen taldearen fitxa izango du eta denboraldiaurrea Ernesto Valverdek zuzendutako taldearekin egingo du.

Athletic Clubek eta Unai Egiluzek (Durango, 2002) akordioa lortu dute 2028ko ekainaren 30era arte kontratua berritzeko. Atzelari durangarrak lehen taldearen fitxa izango du eta denboraldiaurrean Ernesto Valverderen aginduetara egongo da. Hain zuzen ere, lehen taldeko teknikariarekin parte hartu zuen Mexikoko birako udako stagean.

Egiluzek orain urte bi debutatu zuen Athleticen talde nagusiarekin. Errege Kopako partidu batean izan zen, UE Rubi taldearen kontra. Aurten Hypermotion Ligako  CD Mirandes taldean aritu da, utzita. Denboraldi honetan 33 partidu ofizial jokatu ditu. Urteak aurrera egin ahala, gero eta protagonismoa handiagoa izan du taldean, jokalari erabakigarrietakoa izatera bilakatu arte.

Bilbao Athleticekin 50 neurketa ofizial jokatu ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!