Gaztetxeak aurrera lemapean manifestazioa egin dute Durangon

Anboto 2025ko eka. 21a, 20:39

Manifestazioaren amaieran Gaztetxeko kideek jakitera eman dute eguaztenean, ekainak 25, Gaztetxeko kide batek epaiketa azkar bat duela, "deklaratzera deitu dute". 

Durangoko 'Kaletik Gaztetxera' dinamikako kideek Montorreta kaleko lantegi bat okupatu eta gaztetxea atontzeari ekin zioten duela egun gutxi. Joan zen eguenean agerraldia egin zuten eta gaur ostera manifestazioa. "Durangar gazte askoren aterpe izan nahi duen proiektu honek oztopo asko dauzka aurrean. Eraikinetik bota nahi gaituzte elkarrizketari ateak itxita. Argi adierazi nahi dugu Kaletik Gaztetxera Asanbladako kideok elkarrizktarako borondate osoa daukagula", adierazi dute. 

Bestalde, Durangoko Udalaren eta alkatearen jarrera salatu dute. "Publikoki herriko gazteon arazoie erantzuteko promesak egiten dituzten arren, baliabide guztiak erabiltzen ari dira gazteon antolakutnza oztopatzeko. Baina gazteon erantzunari esker Gaztetxeari eustea lortu dugu", gaineratu dute. 

Horrez gain, Gaztetxeko kide batek eguaztenean epaiketa azkar bat duela jakinarazi dute, eta berau salatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!