Arroza eta gastronomia aitzaki hartuta, Landako Gunea kultura aniztasuna aldarrikatzeko eta ospatzeko gune bihurtuko zen atzo Munduko Arrozak ekimenarekin. Durangotik kanporako komunitateak ere batu zituen, hala nola, Bilboko San Frantzisko, Otxarkoaga eta Uretamendi auzokoak.