Tabirako saskibaloi klubak zuzendaritza berritzeko ez ohiko batzarra egingo du ekainaren 18an. Ikusi egin beharko da zenbat zerrenda aurkezten diren, baina gauza bat segurua da: Hilario Perez ez da batean ere egongo. Gaur egungo presindeteak (Alicia Gomezekin batera) albo batera egingo du. "Beti hor egongo naiz behar denean laguntzeko, baina aurrerantzean Tabiarakoko zale eta bazkide soil bat izango naiz", adierazi dio ANBOTOri. Gaur egin du iragarpena, Juanjo Morenoren Klinika aurkezteko prentsaurrekoan.
Perezek 24 urte inguru eman ditu zuzendaritzetan. Bi legegintzalditan (zortzi urte guztira) klubeko presidente izan da, bi etapa desberdinetan. "Edozein elkartetan aldaketak etengabeak izan behar dute. IdeIa eta jende berriari tokia egitea mesedegarria eta osasungarria dela uste dut", arrazoitu du bere erabakia.