Melillarekin igoera lortu duen Mikel Garitaonandiak beste urtebete jarraituko du taldean

Anboto 2025ko eka. 11a, 09:04

Melilla taldea Urrezko LEB Ligara igo du aurten entrenatzaile durangarrak.

Zornotzako Saskibaloi Taldearen osteko lehen erronka arrakastatsua izan da Mikel Garitaonandiarentzat (Durango, 1984). Iaz Melilla taldera batu zen eta Urrezko LEB Ligara igotzea lortu du. Eta datorren urtean Melillagaz maila hori defendatuko du, beste urtebetez taldean jarraituko duelako. "Hala islatzen zuen bere kontratuak aurreko denboraldian, automatikoki berritzea igoeraren helburua lortzen bazuen, eta hala izan da", zehaztu dute klubetik ohar batean. "Melilla saskibaloi klubetik oso pozik gaude Garitaonandiak gurekin jarraitzen duelako", gehitu dute.

Garaitaonandia ere pozik agertu da sare sozialetan. "Aurrera jarraitzen dugu. Oso pozik eta esker oneko nago. Imbrodan [saskibaloi kantxa] ikusiko gara!", adierazi du

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!