Anbotopeko klubaren historiarako geratuko den argazkia atera zuten zapatuan. Durangoko saskibaloi taldearen 50. urteurrena ospatzeko bazkarira belaunaldi desberdinetako jendea batu zen eta taldeko argazki batekin hilezkortu zuten momentua. Bazkaria atzoko eta gaurko jokalarien topagune bihurtu zen eta antolatzaileak gustura daude izanda zuen harreragaz.