Peter-en oroimenezko pilota txapelketak baditu bere txapeldunak

Anboto 2025eko ekainaren 9a

Peter-en oroimenezko txapelketako sari banaketa (Argazkia: Durangoko Pelota Elkartea)

Domekan jokatu zituzten finalak.

Atzo Peter-en oroimenezko pilota txapelketako finalak jokatu zituzten Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. Gizonen kadete mailan Saenz de la Cuesta-Armendia bikoteak jantzi zuen txapela eta nagusietan Carrasco-Larrañaga bikoteak. Emakumeetan, Lizundia-Axkoetarentzat izan zen garaipena kadete mailan eta Landa-Cavellorentzat nagusietan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!