Kanporaketarik kanporaketa argitzen joandako bideari behar den moduko errematea emango diote domeka honetan. Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuak Peter Memorialaren 14. edizioko finalak hartuko ditu, 10:30ean.
Guztira, lau txapel banatuko dituzte: bina gizonetan eta emakumeetan. Gizonetan kadete mailako finala Lopez-Ferrero eta Saenz de la Cuesta-Armendia bikoteen artekoa da. Nagusien finala Carrasco-Larrañaga eta Perez-Uribe bikoteek jokatuko dute. Emakumeen finalak palakoak dira. Kadeteetan Telletxea-Bengoetxea eta Lizundia-Axkoeta bikoteak ariko dira, eta nagusietan Arriaga-Areitio eta Landa-Cavello bikoteak. Goiza sari banaketa ekitaldiagaz amaituko dute.
Pilota eguna
Durangoko Pelota Klubak beste hitzordu esanguratsu bat ere izango du datozen asteetan. Ekainaren 20an kurtso amaierako pilota jaia ospatuko dute klubeko pilotariekin, Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan.