Celaya-Unda bikotea txapeldun Euskal Jai zesta-punta txapelketan

Anboto 2025ko eka. 9a, 10:44

Sari Banaketa ekitaldia (Argazkia: DUJA)

Bi setetan nagusitu ziren Urrutia-Oierdi bikotearen aurka.

Zapatuan XXI. Euskal Jai Txapelketako finala lehiatu zuten Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan eta Celaya markinarrak Unda gernikarrak jantzi zuten txapela. Urrutiak eta Oierdik osatutako bikotea baino gehiago izan ziren: 15-7 / 15-11. Finalak ordubetetik gora iraun zuen eta markagailuak islatzen duena baino gogorragoa izan zen. Bereziko gogorra izan zen Urrutiarentzat lehen setean belaunean pilotakada gogorra jaso baitzuen, eta bigarren setean pilotakada zuzen bat kaskoan. Zorionez ez zen ezer larria izan eta, erizaindegian artatu ondoren, partiduan jarraitu zuen.

Sari banaketan dominak eta txapelak Helena Barrenetxea herriko zesta-puntari izarrak eta Mireia Elkoroiribe alkateak banatu zituzten.

Final horren aurretik gazte mailako partiduak jokatu zituzten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!