Zesta-puntagaz gainera, pilotari eskainitako jardunaldi oso bat antolatu dute egun horretarako. Euskal pilota maratoia 16:30ean hasiko da, esku pilotari durangarren arteko partiduekin; segidan, emakumeen pala partidu bat egongo da Elorrioko Hori Hori elkarteko gazteekin. Partidu horren ondoren hasiko da zesta-puntako finala, 18:30 inguruan. Sari banaketagaz amaituko dute bihar arratsaldeko jardunaldia.
Finalerdiak
Joan zen asteburuko finalerdietan Celayak eta Undak aurreikuspenak bete zituzten Garat-Salaberry bikoteari irabazita. Bigarren finalerdian, ostera, Urrutiak eta Oierdik ezustekoa eman zuten faborito argiak ziren Aldazabali eta Ataini irabazita. Partidua luzea eta gogor-gogorra izan zen.